"We love music", Lourdes Iriondo musika-eskolaren eta Easo Emakumeen Abesbatzaren eskutik

Aiurri 2021ko api. 22a, 11:00

Urnietako Lourdes Iriondo musika-eskolako piano ikasleek eta Easo Emakumeen Abesbatzako hainbat bakarlarik “We love music” kontzertua emango dute apirilaren 30ean, arratsaldeko 19:00tan, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

Bertan, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako abesti adierazgarriak entzuteko aukera izango dute kontzertura bertaratzen direnek. Gonbidapenak eskuragai egonen dira Sarobeko bulegoan apirilaren 26tik aurrera, astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Bestalde, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian eskuratu ahal izango
dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!