Euskararen ikasketa-prozesuan eta, batez ere, erabileran eragiteko sortu zen orain hainbat hamarkada Zilegi Eskola egitasmoa, Hernanialdeko AEKren eskutik. Aurtengo ikasturtean eutsi dio Urnietako AEK-k erronkari: askotariko gaiak hizpide, euskara ikasleak zein herritarrak ikasgelatik kanpo elkartu nahi ditu Zilegi Eskolak. Izan ere, euskaltegiko langileen hitzetan, "erabilera informalak berebiziko garrantzia du euskalduntze-prozesuan".