Urnieta Quel Abogados taldeak ezin izan zuen igoera lortu

Aiurri 2021ko eka. 1a, 10:10
Maddy Duran, Urnieta Quel Abogados taldeko jokalaria

Emakumezkoen senior taldeak Zumaiako taldearen aurka irabazi zuen arren (28-20), ez zuen igoera lortu; izan ere, Eibarren garaipenak aukerarik gabe utzi zituzten urnietarrak. Hala ere, Gipuzkoako azpitxapeldunak bilakatu dira. 

Igoera fasean irabazi egin zuen Urnieta Quel Abogados taldeak, baina ez zuen igoera eskuratu Eibarrek Ereitza garaitu zuela medio. Oro har, norgehiagoka zaila izan zen eta aurkariek memento askotan mendean hartu zituzten urnietarrak. Partidak aurrera egin ahala, UKEkoak zumaiarrei neurria hartzen hasi ziren, gutxinaka markagailuko aldea murriztuz. Lehen zatiaren amaierarako bi goleko aldeagatik irabazten jarri ziren. 

Bigarren zatian urnietarrek defentsa sendoagoa eta eraso eraginkorragoa erakusten hasi ziren, markagailuko aldea handituz. Esanak esan, partida zaila izan zen, baina Quel Abogados taldekoek aurre egiten jakin zuen. Azkenean, ez zuten igoerarik eskuratu, baina Gipuzkoako azpitxapeldunak bilakatu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!