Iritsi dira Udalekuak Urnietara

Aiurri 2021ko eka. 2a, 12:29

Aurten ere uda euskaraz gozatzeko aukera izango dute Urnietako haurrek,  Udalak  antolatutako Udalekuak medio: Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak. Horietan parte hartzeko interesa zutenek maiatzaren 17tik 27ra izan zuten izena emateko aukera. Bada, epe barruan izena emandako pertsona
guztiak onartuak izan dira eta Udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Urnietan erroldaturiko neska-mutilek lehentasuna zuten. Baina plazen eskaintza eskaria baino txikiagoa balitz, zozketa egiteko beharrean zegoen Udala. Alabaina, ez da horren beharrik izan eta haur guztiek izango dute Udalekuez gozatzeko aukera, hain zuzen ere, ekainaren 28tik uztailaren 30era, hiru txandatan banatuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!