"Urnieta Dantzan", hamabostgarrenez

Aiurri 2021ko eka. 2a, 12:35

Hamabostgarren “Urnieta Dantzan” ekitaldia du aurtengoa herriko Egape Dantza Taldeak. Ezohikoa izango bada ere, urteroko erronkari erantzun nahi izan diote. Hala, ekainaren 5ean, larunbatean, Urnietako zenbait txoko beteko dituzte musikaz eta dantzaz. 

Plazido Muxikan izango da lehen hitzordua (11:00), Lehen Hezkuntzako kideen eskutik. Hala, eguerdian hiru plazatan egongo dira dantzariak: batetik, San Joan plazan, dantza taldeko helduenek (12:00) zein beteranoek (13:00) egingo dute erakustaldia. Bestetik, Etxeberri plazan izango dira DBHko lehen (12:00) eta bigarren (13:00) mailako ikasleak. Azkenik,  Zaldundegi plaza girotzea dagokie DBH 3. mailako ikasleei (12:00) , bai eta 4. mailako zein batxilergoko kideei ere (13:00). 

Eguraldi txarra eginez gero, Udal Frontoian izanen da emanaldia. Elkarteak adierazi du, pandemiak pandemia, beharrezkoa dela herrian dantzak eta kulturak duten garrantzia plazaratzea.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!