Egungo osasun egoera aintzat hartuta garatuko dira ekintzak, Eusko Jaurlaritzak finkaturiko neurriei jarraiki, eta hala, jarduera guztiak aire librean gauzatuko dira. Horrez gain, adin tarte desberdinak zehaztu dira eta bakoitzari ekintza jakin batzuk eskainiko zaizkio.
- 2009an jaiotakoek: ur-jolasak, eskulanak, sukaldaritza-tailerra, igerilekua, Santa Clara irlara irteera, Irungo skate parkea, Leitzaranera bizikleta-txangoa, San Pedro-Uliara ibilbidea eta abar.
- 2008-2007 urteetan jaiotakoak: ur-jolasak, piragua, Surf-a, igerilekua, Santa Clara irlara irteera eta pump track-a, besteak beste.
- 2006-2005 urteetan jaiotakoa: scape room batera joango dira eta surf-a eta piragua praktikatuko dituzte.
Izen-ematea: ekainak 9-17 bitartean
Eskaintza zabalaz gozatzeko izena eman beharko da Gaztelekuan:
- Astelehen-astearte: 17:00-19:30
- Asteazken-ostegun: 17:00-20:00
- Ostirala 17:00-21:00.
Horretarako epea ekainaren 9an irekiko da eta 17an, ostera, itxi. Edozein zalantza izanez gero, bestalde, Gaztelekuko hezitzaileei aurrez aurre galdetzeko edo telefonoz deitzeko aukera dago: 608928311 - 683610205