Udalak jakinarazi du aurten ere ez dela San Miel jairik izango

Aiurri 2021ko ira. 16a, 10:41

Pandemia medio, Urnietako Udalak jakinarazi du aurten ere ez dela San Miel jairik izango, bigarrenez. "Egia da txertaketek aurrera egin duten heinean egoera zertxobait egonkortzen joan dela, baina oraindik ez dago baldintza egokirik festak pandemia aurreko modu berean ospatzeko." 

Jende pilaketak saiheste aldea hartu dute aho batez erabakia alderdi guztiek; herritarren osasuna eta ongizatea ipini dute lehentasun.  Erabaki hori Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) arteko adostasunarekin hartu da: "Aurretik Jai Batzordearekin ere adostu zen, denek ulertzen baitute une honetan ez dagoela festak osasun bermeekin ospatzeko baldintza egokirik".

Kultur ekitaldiak udazkenean

Bien bitartean, herritarrei haien aisi denboran askotariko aukerak eskaintzeko asmoz, kultur eskaintza anitza eta
zabala prestatzen ari dira Udala eta herriko hainbat elkarte: urrian, azaroan eta abenduan izango dira hitzorduok. Hurrengo asteetan zabalduko da aipatutako egitarauaren gaineko informazioa osoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!