Hurrengo geltokia, Urnieta

Aiurri 2021ko ira. 27a, 10:47
Iturria: Aukeran DK

"Hurrengo geltokia" emankizuna aurkeztuko du Aukeran Dantza Konpainiak aurki. Hilaren 3an izanen da, igandez, Jakutegi Plazan, iluntzeko 19:00tan.

San Miel jaiei keinu ederra egingo die hitzorduak. Miren Agur Meabe idazlearen hitzetatik abiatuta, Edu Muruamendiaraz gidari, plazara irtengo dira dantza-konpainia osatzen duten kideak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Ane Etxeberria, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano eta Claudia Talavera.

Sinopsia: Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da. Azken tartean, oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen, maleta higatuak, husteko zorian. Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea. Orain, Aukeran Dantza Konpainiako trena geltoki berri batean gelditzen da. Geltoki bat kalean, non garai berriek erritmoa markatzen dute, ikuskizun berri batean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!