Hasiera ona izan dute Urnietako eskubaloiko jubenilek, denboraldiko lehen garaipenak eskuratuta. Urnieta Kamox Precision Machining taldeko neskek Leizarangoak gainditu zituzten igande goizean, Urnietako kiroldegian jokatutako partidan (23-21). Urnietarrek denboraldiko lehen puntuak eskuratu dituzte emozioz beteriko derbian; nabarmendu beharra dago, etxekoak hobeto aritu dira azken txanpan.
Ez hori bakarrik, Urnietako Guria Jatetxeko gazteek euren garaipen kutxatila estreinatu zuten larunbat goizean, Donibane Eskubaloiaren aurka (25-23), urnietarrak hasieratik bukaerara maila onean jokatu behar izan zuten ezinbestekoak diren puntuak lortzeko. Urnietarrek partida bikaina jokatu zuten, non, jokalari guztiek defentsan zein erasoan lan handia egin zuten.
Bestalde, Urnieta Oianume Jatetxea taldeko gizonezko kadeteek galdu egin zuten Zumarragako Urola RS Aralarren aurka (26-12). UKEkoek ezin izan zuten askorik egin, beraz, markagailua apaintzen ahalegindu ziren.