III. Berdintasun Plana aurkeztuko du Urnietako Udalak

Aiurri 2021ko urr. 4a, 11:59

III. Berdintasun Planaren proposamena herritarrei aurkeztuko die Urnietako Udalak, azken iritziak jasotzeko eta lana amaitzeko. Bihar izango da saio irekia arratsaldeko 18:00tan hasita, Lekaio Kultur Etxean. Hala, herritarrei parte hartzeko deia luzatu zaie. 

Orain hilabete batzuk ekin zion Urnietako Udalak herriko III. Berdintasun Plana osatzeari. Elhuyar izan du bidelagun, laguntza metodologikoari nahiz teknikoari dagokionez. Bestalde, pate-hartze saioak dauzatu dira ordezkari politikoekin, udaleko teknikariekin, eta herriko zenbait eragilerekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!