Urnietako Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Aiurri 2021ko urr. 24a, 09:16
©Urnieta.eus

Datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa deitu du Udalak, azaleko irudia zein hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko. Aurtengo gaia berdintasuna izango da.

Urnietan emakumezkoen eta gizonezkoen artean parekidetasuna islatzen duten eguneroko egoerak plazaratzeko asmoz. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek Udalaren web orrian dute informazio guztia eskura. Azaroaren 5a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!