Ate-irekien jardunaldia, antzerki-tailerra ezagutzeko

Aiurri 2021ko aza. 8a, 12:34

Antzerkigintzaren munduan barneratu nahi dutenek Urnietako Udal Antzerki tailerrean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Horretarako, hilaren 12an, ostiralarekin, ate-irekien jardunaldia antolatu da, arratseko 18:30ean hasita. 

Mikel Agirregomezkortaren eskutik, antzerki muntaketa baten praktikan murgilduko dira urnietarrak. Formakuntzak eta praktikak eskainiko dira egiazko esperientziatik abiatuta eta bidaia egingo dute ikuskizun baten muntaian barrena, ikasturte amaieran obra bat taularatzeko. 

  • Nori zuzendua: 18 urtetik gorako pertsonei
  • Noiz: ostiralero 18:30-20:30 + ikuskizunaren muntaia 2 astez ekainean
  • Non: Saroben
  • Ikastaurte hasiera eta amaiera: azaroak 26 – ekainak 19
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!