Lidergoa eskuratu dute senior mailako neskek Munttarperi irabazita

Aiurri 2021ko aza. 24a, 10:21

Emakumezkoak denboraldi harrigarria jokatzen ari dira. Seigarren garaipena eskuratu dute jarraian eta liderrak dira sailkapenean. Gizonezkoak, berriz, puntu bat berreskuratu zuten asteburuan eta laugarren postuan kokatuta jarraitzen dute.

Urnieta Quel Abogados taldeak seigarren garaipena eskuratu dute jarraian Munttarperen aurka (17-19). Denboraldi ikusgarria jokatzen ari dira urnietako neskak, izan ere, lidergoa eskuratu dute Gipuzkoako Txapelketan. Lehen minututik garaipenaren bila irten ziren urnietarrak eta zailtasunak gaindituta bi puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Datozen partidei begira, lidergoa mantentzeko ahaleginarekin lehiatuko dira. 

Urnieta Artola Harategiak puntu bakarra lortu zuen Muskiz Eskubaloia taldearen aurka irabazita (26-26). Neurri batean, berdinketa baikorra izan zen, izan ere, azken mementoan lortutako puntua izan zen. Bestalde, Urnietako taldeak garaipenak behar ditu ezinbestean sailkapenean gorantz egiteko. A taldean laugarren postuan kokatuta daude seniorrak. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!