Ekitaldira Udal ordezkaritza zabala hurbildu da, eta beste zenbait herritar gehiago.
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, ekitaldia antolatu dute udaletxeko arkupeetan. Bost minutuko isilunea egin ondoren, Maite eta Izaro herrikideek udal adierazpena irakurri dute. Jarraian, Nekane Ubillos eta Irati Zinkunegi bertso eskolako kideek bina bertso abestu dituzte.