Eman gabe geratu dira Urnietako Udal egutegia osatzeko argazkilehiaketaren sariak

Aiurri 2021ko aza. 26a, 13:23

Urnietako Udalak, 2022. urteko egutegia osatzeko, argazki lehiaketa bat antolatu zuen, azaleko irudia eta hilabete bakoitzerako erabili beharreko argazkiak aukeratzeko. Aurten, Udala Berdintasunerako III. Plana eratzeko prozesua garatzen ari dela kontuan hartuta, egutegirako gaia  berdintasuna izatea erabaki zen, Urnietan emakumezkoen eta gizonezkoen artean Berdintasuna islatzen duten eguneroko egoerak plazaratzeko asmoz.

Azaroaren 5a izan zen argazkiak aurkezteko azken eguna eta ahalbideturiko epean 32 argazki jaso ziren. Horietatik 17k soilik bete dute lehiaketaren oinarrietan eskatzen zen erresoluzioa, 300ppp, hain zuzen. Eta irizpide teknikoak betetzen dituzten 17 argazki horietatik, 2022ko egutegia osatzeko soilik 6 argazki aukeratu ditu epaimahaiak balizko gisa, genero berdintasun gaia lantzen dutelako.

Egoera horren aurrean epaimahaiak aho batez erabaki du bertan behera uztea 2022ko egutegia, ez direlako egutegia osatzeko behar ziren baldintzak betetzen zituzten argazkiak hautatu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!