"Erik eta Win" ikuskizuna oholtzaratuko da Saroben

Alba Cabrera 2021ko abe. 1a, 11:05

“Erik eta Win” ikuskizuna egongo da abenduaren 19an, igandearekin, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 19:00tan izango da hitzordua, euskaraz, eta 5€ balio du sarrerak.  

Hala, bi sarrerako lau sorta zozkatuko dira abenduaren 5a bitarte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an.

Sinopsia: Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika... Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.

Bertsolariak: Unai Muñoa eta Ander Lizarralde.
Musikariak: Aitor Atxega eta Imanol Kamio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!