Urnietako kirol instalakuntzak erabiltzeko hitzordua hartu beharko da berriro

Aiurri 2022ko urt. 13a, 08:00

Eusko Jaurlaritzak berriki ezarri duen protokolo berriaren arabera, barrukaldeko kirol jardueren aforoa %60ra murriztuko da. Eta aldagelen erabilera zertxobait gehiago murriztuko da, %50ean zehazki. Horrek eragin zuzena du Urnietan.

Horrexegatik "Udalak aurretiko hitzordua hartzeko derrigortasuna ezarriko du berriro". Urtarrilaren 13tik aurrera, zehazki. Kiroldegiko erabiltzaileentzat aldez aurretiko hitzordua eskatzeko bideak honakoak dira:

  • Urnieta APP.
  • Urnieta.eus.
  • 943 00 83 28 telefono zenbakia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!