Zabalik dago Ermotegiko babes ofizialeko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea

Aiurri 2022ko urt. 18a, 21:56

130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.

Etxebideko erregistroan alta emanda egotea Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa eskabideak aurkezteko epearen hasieran (urtarrilaren 17an).

Zerrendaren argitalpena

Ondoren, otsailaren 21ean, Etxebideren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte parte hartuko ez dutenena ere, arrazoia adierazita. Halaber, zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epe bat adieraziko da.

Ondoren, otsailaren 21ean, Etxebideren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren 25 etxebizitza tasatu horien barruan tipologia desberdinak egongo dira, 1, 2 eta 3 logelako etxeekin. Era berean, etxebizitza egokitu bat egongo da. Prezioei dagokienez, 174.708,37€ (etxebizitza txikiena + eranskinak) eta 274.992,13€ (etxebizitza handiena + eranskinak) artekoak izango dira.

Interesdunek Etxebideren webgunean kontsulta dezakete informazio guztia. Baita eraikuntza enpresari deituta ere.

Babes ofizialeko 25 etxebizitza

Bestalde, hasieran aipatu moduan, babes ofizialeko beste 25 etxebizitza eraikiko dira eremu berdinean. Promozio hori ateratzen denean, Udalak informazio zehatza emango die urnietarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!