Urnieta Artola Harategia taldeak ezin hobeto hasi du Euskadiko txapelketako jaitsiera fasea, lehen jardunaldian Arabako Gure Auzune mendean hartuta (26-15). Urnietarrek lehen bi puntuak lortu dituzte mailari eusteko lehianpartida bikaina egin ondoren. Nahiz eta UKEkoen partidarik onena ez izan, defentsa sendoa erakutsita garaipena etxean geratu zen, ezinbestekoak diren bi puntu eskuratuta.
Bestalde, Urnieta Quel Abogados taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu gol bakarragatik (18-19). Emakumezkoak bolada txarrarean jarraitzen dute, eta, oraingoan, gutxienekoagatik galdu dute Tolosa Eskubaloiaren aurka. Alabaina, urnietarrek Gipuzkoako txapelketako lehen postuan jarraitzen dute, sailkapenaren goiko aldean, igoera eskuratzeko lehian.
Bi talde eta bi porrot, jubeniletan
Urnieta Kamox Precision Machining emakumezkoen taldeak ezin izan zuen garaipena eksuratu Egia Seicar taldearen aurka (26-23). Norgehiagoka interesgarria eta ona jokatu zuten arren, urnietarrak zortzigarren postuarekin konformatu beharko dira. Urnieta Guria Jatetxea gizonezkoen taldekoek ere porrot egin zuten Bidasoa Irunen aurka (24-28). Hauek laugarren postuan geratu dira.