Ikastaro ezberdinak Fraisoron

Ainhoa Gil 2019ko api. 25a, 12:30

Ikastaro ezberdinen inguruko berri eman dute Fraisoro Nekazal eskolatik. Batetik, produktu fitosanitarien inguruko ikastaroa eskainiko dute, maiatzaren erdialdian, sei egunez. Bestetik, xaboi ekologikoa egiten ikasteko tailerra antolatu dute maiatzaren 8 eta 9rako.

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea izateko oinarrizko maila ikastaroa antolatu dute Fraisoron. Ikastaroa eskolan bertan egingo da. Izan ere, beharrezkoa baita produktu fitosanitarioak erosi edo erabiltzeko, horretarako baimentzen duen txartela edukitzea. Maiatzaren 13, 14, 16, 20, 21 eta 23an izango da ikastaroa, arratsaldez. 40 euro ordaindu beharko da izen-ematea.

Bestalde, xaboi ekologikoa egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 8 eta 9an, arratsaldez. Sendabelarrak ezagutu, mazerazioak egiten ikasi, eta xaboia egingo dute izena ematen dutenek. 36 euroko da matrikularen salneurria.

Izena emateko: Fraisoro Eskola: 943692166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!