Bihar ekingo zaio "Maiatza Saltsan" ekimenari

Aiurri 2019ko mai. 2a, 15:34
Irudia: 28 Kanala.

Gaur aurkeztu du "Maiatza Saltsan" ekimeneko kartela Zizurkilgo Udalak. Bihartik aurrera eta hilabete osoan zehar hamaika ekintza antolatu dira.

Egitaraua:

Maiatzak 3, ostirala
17:30-19:30
Buruhandi arinak egitek tailerra, Atxulondo Kultur Etxean.
19:30
Erakusketaren inaugurazioa, Pladiza Otaño liburutegiko erakusketa gelan.

Maiatzak 4, larunbata

19:00 Loatzoko musika eskolaren eta Villafranca del Penedes herriko musika eskolako ikasleen kontzertua, Joxe Arregi plazan.

Maiatzak 5, igandea

11:00-14:00 Jubilatuen eguna.

Maiatzak 8, asteazkena

10:00 "Pausoka adinak ez du inporta" ekimenaren bitartez, jubilatuak ibilaldia egingo dute Asteasuko bidegorritik.

Maiatzak 10, ostirala

19:00 Poema musikatua, Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan. Pianoan Maria Urroz, biolinarekin Oihana Artola eta narratzailea Garazi Otegi.

22:30 Monologoa: "40 urte eta aldapan behera", Atxulondo tabernan.

Maiatzak 11, larunbata

10:00 Erraldoien topaketa.

22:00 Alur dantza taldearen emanaldia, Intxaur pilotalekuan.

Maiatzak 12, igandea

Herri Urrats.

Maiatzak 15, asteazkena

SAN ISIDRO EGUNA

12:00 Pilota partidak.

13:15 Aizkolariak.

14:00 Bazkaria Iriarte jatetxean. Ondoren, bertsolariak eta trikitilariak.

Maiatzak 17, ostirala

17:30 Bertsoa eta Loatzo musika eskolaren emanaldia, Atxulondo Kultur Etxean.

Maiatzak 18, larunbata

11:00 Zizurkilgo XX. Biatloia herrigunean.

17:00 "Gipuzkoa Bertsotan": Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, Atxulondo Kultur Etxean.

Maiatzak 23, osteguna

Emakumeen bira Aiztondon.

Maiatzak 25, larunbata

10:30 Tolosaldeako Mintzalagunen irteera Irizibarko Karobira, Pedro Mari Otaño plazatik abiatuta.

Maiatzak 28, asteartea

18:00 Irakurketa kluba Monica Leivarekin, gazteleraz.

Maiatzak 31, ostirala

Ipuin solidarioak Pedro Mari Otaño eskolan.

Ondoren, nigeriar janari tailerra eta dastaketa, Urkamendi elkartean.

Ekainak 1, larunbata

Aiztondo-Meangera senidetze eguna Amasa-Villabonan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!