Erraldoiak, ospakizun betean

Aiurri 2019ko mai. 10a, 14:08

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsak bost urte beteko ditu aurten eta erraldoien topaketarekin ospatuko dute bihar, maiatzak 11. Goizeko 10:00etan abiatuko da erraldoien kalejira. Ugare, Bulandegi eta Azken Portun barrena ibili ondoren, Joxe Arregi plazan elkartuko dira 13:30etan.

Herri bazkaria egingo dute ondoren eta bertan bilduko dira gonbidatutako konpartsetako kideak nahiz herritarrak.

Bost urteotako bidean beste hainbat herrietako konpartsekin batera aritu dira elkarlanean zizurkildarrak eta haiei guztiei luzatu diete Zizurkilera gerturatzeko gonbidapena. Topaketa handia izatea espero dute antolatzaileek, 'ikusgarria'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!