Danenaren eguna ospatzen ari dira Zizurkilen

Aiurri 2019ko eka. 1a, 11:11

Danena futbol elkarteak festan murgildu dira gaurkoan. Ospakizunetarako ez dute arrazoirik falta, izan ere kadete mailakoak Euskal Ligan jardungo dira hurrengo denboraldian. Partida erabakiorra maiatzaren 25ean jokatu zen Gasteizen.

Goizeko hamarretan hasi dute eguna futbolari lotutako joko ezberdinak eginez. Hamabietan futbol partida jokatuko da, beteranoak guraso eta entrenatzaileen aurka lehiatuko dira. Bazkaria ordubietan izango da Joxe Arregi plazan.

Jaio giroa, beraz, ez da faltako gaurkoan Zizurkilen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!