Danenako helduen futbol taldea Gorengo mailara igo da

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 2a, 10:40

Danena futbol taldearen eguna borobil amaitu zen atzokoan, helduen taldeak Gorengo mailara igotzea lortu baitzuen arratsaldean Eibarko Urki taldearen aurka jokatutako partidan. Joanekoan, Eibarren 2-0 irabazi ondoren, atzo bina berdindu zuten. Danena nahiz Urkiko jarraitzaile asko bildu zen zelaian eta giro bikaina nagusitu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!