Txikienek eginiko munstro erakusketa ikusgai, Plazida Otaño liburutegian

Aiurri 2019ko eka. 11a, 15:44

Txikienek azken hilabeteotan eginiko munstroen erakusketa ikusgai jarri dute Plazida Otaño liburutegian. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan jarritako misioari erantzunez, familia giroan egindako lanak dira. Ederrak eta bitxiak. Ekainaren 29ra arte egogo da erakusketa liburutegian.

Azken hiru hilabeteetan, 70 familiak eraman dute Motxila ibiltaria etxera eta denera, 122 umek hartu du parte. Antolatzaileak eskertuta daude, ekimenak izan duen arrakastarekin. Uda pasa ostean, Motxilek berriz ere bidaiari ekingo diotela aurreratu dute eta nola ez!, misio eder eta berri batekin batera, txikienek ipuin, filma eta musika paregabea izango dutela jakinarazi dute, irakurketa eta entzumenaz gozatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!