2019/08/14 06:30 - 23:59

Festak

Zizurkilgo jaiak, abuztuak 14ko egitaraua

Zizurkilgo jaiak, abuztuak 14ko egitaraua
Zizurkil

Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri. 

  • Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.  

12:00etan haur eta nerabeentzat frontenis txapelketa.

14:00ak aldera, oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.

17:30etan Imanol Ituiño magoaren “Magia Parrastan” ikuskizuna plazan.

 18:00etan IDI-PROBAK Plazaberrin.

19:30etan  jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Alatzne Etxaburuak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

21:00etan Herri afaria plazan
Tiketak ohiko lekuetan salgai.

Ondoren,  erromeria LAIOTZ taldearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!