Elbarrenako jaiak 2019

Bukalai dantza taldeko kideen jaietako emanaldia

Ainhoa Gil 2019ko ira. 8a, 18:52

Elbarrenako jaietako protagonista izaten ari da aurten Bukalai dantza taldea. Haiena izan zen txupinazoa botatzeko ardura, eta urtero moduan, dantza-saio ederra eskaini dute jaietako igandean. Txikienek ireki dute emanaldia eta taldeko gazteek amaitu dute, talde bakoitzak bina dantza eskainiz. Joxe Arregi plazan jendetza bildu da dantzarien jarduna gertutik jarraitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!