Ibon Gonzalez korrikalaria zendu da

Ainhoa Gil 2019ko ira. 17a, 12:44
2017ko Buruntzako mendi lasterketako irudia

Berri ilunak kolpatu du eskualdea. Ibon Gonzalez Loitegi korrikalaria hil zen irailaren 17an, bat-batean. Jatorriz zizurkildarra, Tolosan bizi zen azken urteetan eta bi umeren aita zen. Maila bikaineko korrikalaria, Tolosa CF atletismo taldeko kidea zen, baita Zizurkilgo Danena taldekoa ere. Samin handia eragin du berriak Aiztondo bailaran. Gaur arratsaldean izango da hileta elizkizuna, Zizurkilgo Arantzazuko amaren elizan, 19:00etan hasita.

Eskualdeko atletismoaren ordezkarietakoa zen Ibon Gonzalez. Ongi ezagutzen zituen inguruko lasterketak eta ohikoa zen bere parte-hartzea. Bere heriotzaren berria kolpe gogorra izan da eskualdean eta baita bere kirol-zaletasun bera zuten guztientzat ere. Esaterako, Iraitz Arrospide munduko txapeldunak  hura izan zuen gogoan bart sare sozialetan zabaldutako mezuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!