2019/10/17 19:30

Hitzaldia

Euskaraz bizi ahal gara? hitzaldia

Euskaraz bizi ahal gara? hitzaldia
Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Zizurkilen eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta orain, Zizurkilen egingo du geldialdia.

Hurrengo astean, urriaren 17an, Plazida Otaño liburutegian izango da saioa eta Haritz Azurmendi Arruek eta Imanol Artola Arretxek eskainiko dute.

Hitzaldian Tolosaldeko eta Zizurkilgo egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!