Dantzari eguna ospatu zuten Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko abe. 1a, 12:00

Kalejira koloretsua eginez ekin zioten Zizurkilgo Dantzari egunari, azaroaren 30ean. Eguraldiak juxtu xamarrean eutsi zion ateri dantzari, trikitilari eta erraldoiek herria zeharkatzen zuten bitartean. Ondoren, Intxaur pilotalekuaren babesean eskaini zituzten emanaldiak Bukalai dantza taldeko kideek eta egun horretan Zizurkilera gerturatu ziren Altzoko Artea, Anoetako Anitz, Ibarrako Alurr eta Villabonako Oinargiko dantza taldeetako kideek. Harmailak bete-beteta zeudela aritu ziren dantzari gazteak. Ondoren, pintxo goxoak janez berreskuratu zituzten indarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!