Gabonetako sukaldaritza tailerra eskaini du Xabier Tello sukaldariak Atxulondon

Aiurri 2019ko abe. 11a, 17:14

Hamaika ikaslek eman zuten izena Xabier Tello sukaldariak astearte iluntzean eskainitako gabonetako sukaldaritza tailerrean. Lau platerez osatutako menua sortu zuen Tellok eta denon artean sukaldatu zituzten. Honakoak izan zen menua: itsaski salpikoia; gratinatutako bieira cavarekin; azpizuna foie-rekin eta Pedro Ximenez saltsarekin eta postre gisa mamiz, sagarrez eta intxaurrez betetako krepeak.

Errezetak Aiurriko hurrengo alean argitaratuko ditugu, gabonetako gehigarrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!