Halterofilia saio ederrak Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko abe. 19a, 10:39

Abenduaren 14an halterofilia izan zen protagonsita nagusia Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Goizean, eskolartekoen kriteriuma jokatu zuten, eta arratsaldean, Gipuzkoako Taldekako Txapelketa. Emaitza bikainak izan zituen Danok Danena taldeak:

 
Abenduaren 14an,  Zizurkilgo Kirol Astearen egitarauaren barruan,  Gipuzkoako Eskolarren Teknika Kriteriuma egin zuten. Danok Danena taldeko pultsulari gaztetxo guztiak Pedro MªOtaño ikastetxekoak dira eta ondorengoak izan ziren emaitzak:
 
BENJAMINAK:
Txapelduna: Yohana Sánchez
Hirugarrena: Hiba Eissa
 
 
ALEBINAK:
Txapelduna: Sergio González
Bigarrena: Allie López
Laugarrena: Mirari Maqueda
 
Arratsaldean berriz, leku berean Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan zen:
 
EMAKUMEAK:
Txapelduna: Danok Danena  - Naiara Madrid - Nalu Herranz
Bigarrena: Argitrans (Irun)
GIZONEZKOAK:
 
Txapelduna: Danok Danena A - Ekaitz Kortajarena - Jon Sasiain - Alejandro Tomás - Gorka Endjilo - Jon Ander Iriarte
Bigarrena: Argitrans (Irun)
Hirugarrena: Danok Danena B - Asier Gallego - Jon Rodriguez - David Morales
 
Ekaitz Kortajarenak txapelketa bikaina egin zuen; bera izan zen txapelketako irabazlea, markarik hoberenarekin. Arrankada modalitatean Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen, 96 kg 61 kg kategorian.
Bere anaia, Jon Kepa Kortajarena lehiatu ezinik gelditu zen, lesio bat dela eta. Pultsulari hau oso maila onean dago momentu honetan; Euskadiko Promesen Kriteriumeko txapelduna da eta Galesen 2. postua lortu berri du. Bera asmoa, Ekaitz anaiak duen Euskadiko errekorra gainditzea zen, baina beste batean beharko du izan.
 
Urrian, Euskadiko Selekzioa Cardifen egon zen, Open Gales Nazioarteko Txapelketan. Ondoren aipatzen ditugunak dira bertara joandako pultsulariak eta lortutako postuak:
Jon Kepa Kortajarana - Bigarrena
Igor Sasiain - Bigarrena
Jon Ander Iriarte - Laugarrena
Aynabel Dávila - Seigarrena
Susana Dávila - Hirugarrena
 
"Urteari amaiera ona eman dio Danok Danenak eta ea hurrengoa hobea den.
Gure jarraitzaileei eskerrak hor egoteagatik, urtea ondo bukatu dezazutela guztiok eta urte berria ondo joatea opa dizuegu", amaitu dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!