Gabonak 2019

Gabon kantu erronda bikaina baserrietan barrena

Ainhoa Gil 2019ko abe. 26a, 11:39

Gabon kantu erronda polita egin zuten San Millan eskolako haur eta gurasoek abenduaren 24an. Goizeko 09:00etan ekin zioten errondari eta eguerdira bitarte, hainbat eta hainbat etxe eta baserrietara egin zuten bisita, gabon kantuak eskainiz. Trikiti doinuekin lagunduta, pozik ibili ziren batera eta bestera. Eguerdian, gainera, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuten plazan.

Eguraldi bikainarekin egin zuten kantu erronda. Giro goxoak lagunduta, talde handia batu zen goiz erdirako. Hainbat etxetan abestu ondoren, plazara gerturatu zen taldea eta hantxe jaso zuten ikazkinaren eta Mari Domingiren bisita.

Eskariak egiteko aprobetxatu zuten txikienek eta goxoki sorta bana eman zien Olentzerok. Goiza borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu zuten familia askok.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!