Gabonak 2019

Giro ona nagusi, Urtezaharreko lasterketan

Ainhoa Arozena 2019ko abe. 31a, 18:37

Eguraldi bikainarekin, eskualdeko herritar askok, korrika eginez eman dio amaiera 2019 urteari. Primerako giroa nagusitu da lasterketan zehar.

Hain zuzen ere, 529 lagunek hartu dute parte Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatzen duten Urtezaharreko lasterketan, aurten Zizurkildik abiatuta. Benjaminen artean 102, alebinak 31, infantilak 28, kadeteak 36, jubenilak 17 eta helduak 315.

Helduen artean azkarrenak, mutilen artean, Ander Etxeberria Etxeberria billabonatarra 19’43’’, Eneko Garin Arrastoa billabonatarra 20’18’’ eta Javier Menta Martinez 20’24’ izan dira. Emakumeen artean, berriz, Lurdes Colomo Artola zizurkildarra 25’31’’, Josune Alberdi Urrutia 25’56’’ eta Maitane Galan de la Nava zizurkildarra 26’11’’

Benjaminak (8-9 urte)

Nicolas Martin Lucas eta Enea Garmendia Apalantza billabonatarra.

Alebinak (10-11 urte)

Unax Mendia Dolado zizurkildarra eta Irene Zubeldia Errasti astesuarra.

Infantilak (12-13 urte)

Beñat Fernandez Elizegi asteasuarra eta Eider Duran Villar billabonatarra.

Kadeteak (14-15 urte)

Adur Tapia asteasuarra eta Nerea Esteban Ibarbia zizurkildarra.

Jubenilak (16-17 urte)

Kepa Otegi Galarraga amasarra eta Irene Izagirre Txaparro billabonatarra.

Beteranoak (35 urtetik gora)

Aitor Tejeria Aizpurua billabonatarra eta Leire Lizarralde billabonatarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!