Modelismo estatikoa gertutik ikusteko erakusketa

Ainhoa Gil 2020ko urt. 28a, 13:43

Modelismo Estatikoko Gipuzkoako Elkarteko kideek erakusketa antolatu zuten asteburuan Zizurkilen. Euren lanak ikusgai jartzeaz gain, nola aritzen diren ikusteko aukera ere eskaini zieten gerturatu ziren guztiei. Xehetasun guztiak zainduz egindako artelanekin gozatzeko aukera eskaini zuten modelismo estatikoko zaletuek.

Larunbatean egun osoz eta igande goizean zehar, nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten, aurrez aurre, Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusira bildu ziren herritarrek. Hainbat gaien inguruko lanak ikusteko aukera izan zuten gerturatutakoek: hegazkinak, gerrako ibilgailuak, filmetako pertsonaiak…

Maketa horiek nola garatzen eta margotzen dituzten bertatik-bertara ikusteko aukera ere izan zuten Atxulondora bertaratu zirenek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!