Ur eta zaborren tasan hobariak eskatzeko epea, zabalik

Aiurri 2020ko ots. 5a, 09:55

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia atera du, ur eta zaborraren gaineko hobaria eskatu nahi duten zizurkildarrentzat. Otsailaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, Zizurkilgo udaletxean edo udal-bulegoetan.

Eskaera egin ahal izateko, honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Familiako kide guztiek NAN agiria.
  • Familiako kide guztien sarreren ziurtagiria.
    • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartu ez dagoenaren agiria.
    • Langabezi txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren agiria.
  • Foru HAziendak emandako ondasun agiriak.
  • Informazio gehiao, udal bulegoetan edo 943 69 1012 telefono zenbakian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!