'Ama hizkuntzaren kantuak eta kontuak' erakusketa

Aiurri 2020ko urt. 27a, 12:00
Hainbat jolas, aho-korapilo, kantu, errezeta... Plazida OtaƱoko erakusketan

Erakusketa polita dago ikusgai Plazita Otaño liburutegian. Transmisioa du gai nagusi, eta herriko hainbat familik egindako ekarpenekin osatu dute

Urtarrilaren 25ean zabaldu zuten erakusketa. Zenbait astetan zehar jasotako materiala jarri dute ikusgai liburutegiko arduradunek. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan, misio bat burutzea eskatzen zaie motxila jasotzen dutenei.

Oraingoan, transmisioa zen gai nagusia. Aurreko belaunaldikoengandik ikasitako kantu, errezeta, ipuin, jolas, ahokorapilo..., horiek guztiak bildu eta liburutegira eramateko erronka jartzen zien misioak herriko haur eta gaztetxoei. Bildutako materiala ikusgai jarri dute liburutegian, guztien gozagarri.

Otsailaren 8ra arte bertan egongo da jarrita erakusketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!