'Tortura ostean berreraikitzen, genero perspektibatik' mahai-ingura Atxulondon

Aiurri 2020ko ots. 13a, 13:50

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Nazioarteko egunean, 'Tortura ostean berreraikitzen, genero perspektibatik' izenburupean, mahai-ingurua izango da 19:00etan Atxulondo kultur etxean. Olatz Dañobeitia, Miren Azkarate eta Nekane Txapartegik hartuko dute hitza. Suitzatik arituko da asteasuarra, skype bidez.

Igandean, hilak 16, ekitaldi ezberdinak egingo dituzte:

  • 09:00 Ibilaldia Haizetsura, Pello Mari Otaño plazatik abiatuta.
  • 13:00 Ekitaldia Joxe Arregi plazan.
  • Ondoren, bazkaria Urkamendi elkartean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!