Zizurkilgo saihesbidea eskatzeko elkarretaratzea

Ainhoa Gil 2020ko ots. 27a, 11:18

Biala Orain! plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo zizurkildarrek, Bulandegi bidea eta Erniobidea arteko errotondan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, ordu erdiz eten zuten trafikoa, saihesbidearen beharra bistaratzeko. Datozen asteetan  ekitaldi ezberdinak egingo dituztela ere jakinarazi zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!