Herriko dendari eta tabernariek osatutako saski ederren zozketa

Aiurri 2020ko mar. 2a, 10:54

Larunbat goizean egin zuten Bi Xexto ekimeneko saskien zozketa. Hilabete osoan zehar, zozketan parte hartzeko txartelak jaso dituzte erosketak herrian bertan egin dituztenek. 20514 eta 20254 zenbakidunek saski eder bana jasoko dute.

Zozketarako modu berezia aukeratu zuten antolatzaileek. Izan ere, haurrek jaurtitako dardoek erabaki baitzituzten zenbaki garaileak. Jende kopuru polita bildu zen Joxe Arregi plazan. Bertan ziren, ikusgai, herriko dendari eta tabernarien artean prestatutako bi saski ederrak.

20514 zenbakia izan zen lehen zenbaki garailea, 20254 bigarrena. Plazan jende asko bazegoen ere, irabazlerik ez zen agertu. 15 egunen buruan agertzen ez badira, berriz zozketatuko dituzte saskiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!