'Bi Xexto' zozketako lehen irabazleak

Ainhoa Gil 2020ko mar. 5a, 13:16

Gaur banatu dute 'Bi xexto' ekimeneko lehen saskia. Joan zen larunbatean egindako zozketan, 20254 zenbakiari egokitu zitzaion. Laster jakin zen Txindoki tabernak banatu zuela txartel saritua. Txartel horren jabeek gaur eguerdian jaso dute saski ederra, Maite Amenabar zinegotziaren eta Txindoki tabernako arduradunaren eskutik.

Pozik hartu du saria Zizurkilgo kuadrillak. Txindokin egindako kontsumizio baten truke eskuratu zuten txartel irabazlea, eta gustura hartu dituzte herriko dendari eta tabernariek prestatutako saski ederra.

20514 izan zen bigarren txartel sariduna, eta Alaiena dendan (Eroski) banatu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!