Koronabirusa

Zizurkilgo Udalak haurrei, esker onez

Aiurri 2020ko api. 26a, 10:28

Gaurtik aurrera, kalera atera ahal izango dira haurrak, hilabete baino gehiagoz etxean sartuta egon ostean. Zizurkilgo udalak oharra bidali du du umeei eskerrak emateko, etxetik atera ezinik egon diren tarte horretan guztian egindako esfortzuagatik. "Itxialdia hasi zenetik egoera-aldaketetara egokitzen jakin izan duten bezala, bihartik aurrerako irteera mugatura ere ederki moldatuko direla seguru gaude, eta, horregatik, animoak eman nahi dizkiegu Udaletik", gaineratu dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!