Dantza egunerako ekimena

Aiurri 2020ko api. 28a, 10:07
Bukalai dantza taldeko kideak

Apirilaren 29an, asteazkenarekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak proposamena zabaldu du herritar guztien artean, gaurtik asteazkenera bitartean Zizurkilgo balkoiak dantzako osagarriz apaintzeko. Abarkak, alpargatak, zapiak… zintzilikatzera animatu ditu, Zizurkil herri dantzaria eta dantzazalea dela agerian uzteko.

Bukalai dantza taldeak urteak daramatza euskal dantza Zizurkilgo haur eta gaztetxoei irakasten, eta une honetan talde handia dauka bere atzean, 5 urtetik 18 urtera arteko neska-mutilez osatua.

Dantzaren Nazioarteko Eguna plazetan ospatzeko aukerarik ez denez izango, balkoien bidez egun hori gogoan izatea lortu nahi dute Bukalai dantza taldeak eta Zizurkilgo Udalak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!