Koronabirusa

Maskarillak banatuko dizkie Udalak herriko adinekoei

Aiurri 2020ko mai. 1a, 09:28
Bolondres sareko kideak, maskarillak prestatzen

Bolondres sarearen bidez egingo dute banaketa, asteburu honetan. 70 urtetik herritar guztiek jasoko dute maskarila etxean. Hala jakinarazi dute presta-ohar bidez.

 
 

Zizurkilgo Udalak osasun krisi honetan eskuratu dituen maskarilak herriko adinekoen artean banatzea erabaki du, gaitzaren aurrean talde ahulena direlako. 70 urtetik gorako herritar guztiek jasoko dituzte asteburuan maskarilak, bolondres sarearen bidez. Maskarila edo musukoak herriko enpresa batek utzitakoak dira, baita zenbait erakundeetatik jasotakoak ere.

Adinekoen irteerak ugarituko diren honetan, babesteko aukera bermatu nahi izan die Udalak. Maskarila ez da beharrezkoa baina bai gomendagarria. Gaitzari aurre egiteko neurri eraginkorrenak dena den, distantzia fisikoa eta eskuen garbiketa direla gogorarazi behar da. Udalak segurtasunez paseoaz gozatzea opa die herritarrei eta bereziki adinekoei, eta eskertu nahi du bolondres sarearen lana. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!