Iragana eta oraina Aiztondon

Oria paper fabrikaren itxura aldaketa 24 urteren ostean

Aiurri 2020ko mai. 27a, 19:30

Beheran agertzen diren bi argazkien artean 24 urteko aldea dago. 1996. urtean ateratako argazkia da lehena eta 2020ko maiatzean harturiko irudia bigarrena. Paper fabrikaren itxura aldaketa erraz atzematen da bi irudiak elkarren ondoan ikusita.

Aiurri hamaboskariko 32. alean argitaratu zen Oria paper fabrikaren argazkia. 'Krisi industrialaren gora-beherak' izenburupean bi orrialdeko erreportajea osatu zen, Ramon Irazu Garmendia ELA sindikatuko kidearen hitzak biltzen direlarik bertan. [Erreportajea irakurri]

1918ko argazkia
Gripearen pandemiak gogor kolpatu zuen Zizurkilen 1918. urtean. Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak dokumentazio lana egin zuen iaz. Ondorengo argazkian paper fabrika ikusi daiteke Oria ibaiaren aldamenean.

Zizurkilgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!