Zabalik da Plazida Otaño liburutegia

Aiurri 2020ko eka. 2a, 13:39

Atzo zabaldu zituzten Plazida Otaño liburutegiko ateak. Beharrezko neurri guztiak hartuta, atzo jarri zuten martxan zerbitzua.

Liburuen itzulketa eat maileguaz gain, ikasgela ere martxan dagoela jakinarazi dute. Hauxe izango da ekaineko ordutegia: 09:00tatik 13:00tara eta  16:30tatik 19:00tara.

Beharrezkoa izango da liburutegira sartu aurretik eskuak garbitzea eta 2 metroko gutxieneko tartea errespetatzea. Ezingo dira liburuak, DVDak edo apalak ukitu, eta liburuzainari eskatu behar zaio materiala. 40 pertsona onartuko dituzte gehienez, eta hamar urte arteko haurrek heldu batekin sartu beharko dute. Momentuz, Txiki Txokoa itxita egongo da. Informazio gehiagorako: zizurkiliburutegia@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!