Iragana eta oraina Aiztondon

Zizurkil goiko zentroa, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 15a, 19:30

Zizurkil goian oso ezaguna da zentroa. Egun gazteenek erabiltzen dute gehien, taberna gisa edo, eta jaietan ere irekita egoten da. Ondorengo bi argazkien arteko alderaketa egitean, erraz ikusi daiteke ez dela aldaketa handiegierik eman eraikinean. 1996koa da lehen argazkia eta egungoa bigarrena. Aiurri hamaboskariko 47. alean argitaratu zen argazkia, 1996ko azaroan, zehazki.

Zizurkilgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!