Online ikastaroak, Fraisoro eskolaren eskutik

Aiurri 2020ko eka. 6a, 10:05

Fraisoro eskolak bi ikastaro antolatu ditu online. Produktu fitosanitarioak aplikatzea (oinarrizkoa) eta basalandareen gaitasunak ezagutaraztekoa. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

  • Produktu fitosanitarioak aplikatzea:

-Ekainaren 16tik uztailaren 24ra.

-Aurrez aurreko praktikak eta azterketa uztailaren 22an (15:30-19:30) edo uztailaren 23an (09:30- 13:30).

-Matrikula: 80 euro.

-Antolatzailea: Fraisoro eskola. Izen-ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 692 166.

  • Basalandareak, gure lagunak:

-Balkoi, lorategi eta baratze familiarrean landutako basalandareak.

-Basalandareek elikatzeko sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna ezagutu.

-Online ikastaroa: 6 saio, zuzenean eta grabatuta.

-Whatsapp bidezko tutoritza.

-Ekainak 15, 16, 18, 22, 23, 25. (17:00-18:30).

-Matrikula: 40 euro.

-Irakaslea: Clara Gutierrez.

-Antolatzailea: Fraisoro eskola. Izen-ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 692 166.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!