Eguzki talde ekologistak Oria papertegiaren isurketa berriak salatu ditu

Aiurri 2020ko eka. 9a, 12:23

Oria papertegiak ibaira egindako isurketa berriak salatu ditu Eguzki talde ekologistak ondorengo oharraren bidez: 

"Zizurkilgo enpresa honen isurketak iazko martxoaren 29an salatu genituen azken aldiz. Orduan, Ura agentziak isurketa horiek egon bazirela konstatatu eta enpresa arazte-instalazioak handitzeko egiten ari zen lanekin lotu zituen. Urtebete luze pasatu da eta oraindik ez du arazo hura gainditu?".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!