Zabalik da Bukalai dantza taldean izena emateko epea

Aiurri 2020ko eka. 18a, 20:57

Ekaianren 26ra arte, zabalik egongo da Bukalai dantza taldean aurrematrikula egiteko aukera. 2016 urtea baino lehen jaiotakoek (urte horretan jaiotakoek barne) eman ahal izango dute izena, Zizurkilgo udal-bulegoetan.

Izena emateko garaian, 25 euroko aurrematrikula-kuota ordaindu beharko da.

Ikastorutea urrian martxan jarriko badute ere, Bukalai dantza-taldeak urtero ireki ohi du aurrematrikula-kanpaina, aurreikuspenak egin ahal izateko, bai ordutegi, bai taldeen tamainaren aldetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!